XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KULTURA ETA TURISMO SAILA HABE.

AGINDUA, 1990.eko azaroaren 20koa, Kultura eta Turismo Sailburuarena, Zaldiaran Euskaltegia inskribatuz Pribatu Homologatu sailkapenarekin.

Ximun Laurentzi Zubiri Ibarrondo jaunak, Zaldiaran Euskaltegiaren titular den Ardatz Kultur Elkartearen izenean eta bere legezko ordezkaritzan eginiko eskariz, eta azaroaren 25eko 29/1983 Legeak eta ekainaren 12ko 189/1984 Dekretuak araututako lege-xedapenen arabera, HABEren Legegaien Zerbitzuburuak, Erregistroko Arduraduna den aldetik, bere onarpena eman ondoren, honako hau XEDATU DUT: Lehenengoa.- Zaldiaran Euskaltegia, Euskaltegi Pribatu Homologatu gisa, HABEren Euskaltegien Erregistroan aitortu eta inskribatzea, 286 Erregistro-zenbakiarekin.

Bigarrena.- Aipatu Euskaltegiaren titular bezala Eusko Legebiltzarraren otsailaren 12ko 3/1988 Legeari jarraiki, A/1353/80 Inskribapen-zenbakiarekin eratutako Ardatz Kultur Elkarteari aitortzea, legezko ordezkaria inskripzio honen eskatzailea bera delarik.

Hirugarrena.- Euskaltegiaren titularraren gizarte-egoitza Gasteizko Errege Katolikoak kalea, 15-C da, inskribatzen den Euskaltegia bera hiri bereko Zaldiaran kaleko 16an kokatua dagoelarik.

Laugarrena.- Euskaltegi honek aldi berean 60 ikasle har ditzake gehienez bere ikasgeletan.

Bostgarrena.- Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean, nahiz eta inskripzio honetatik datozten ondorio ekonomikoak 1991eko urtarrilaz geroztik izan konputagarriak.

Vitoria-Gasteiz, 1990.eko azaroak 20. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.